domingo, 29 de abril de 2012

Txinako ipuina


Lau dragoi


Orain dela urte asko, lau dragoi bizi ziren: Dragoi luzea, Dragoi horia, Dragoi beltza eta Perlin izeneko dragoia.
Egun batean, itsasotik zeruraino joan ziren hegan eta hodeien artetik jolasten ibili ziren. Baina bat-batean Perlin gelditu egin zen eta lurrerantz begiratzen hasi zen. Beste dragoiak ere, berantz begiratu zuten. Pertsona pila bat ikusi zituzten eta denak argal-argalak zeuden. Lurra lehor lehorra zegoen. Aspaldian ez zuen euririk egin. Jendea goraka begiratzen zuen eta jainkoei euria egiteko eskatzen zuten.

-Begiratu, hor azpira, jendea goseturik dago eta oso ahulak daudela dirudi. Euririk egiten ez badu, hil egingo dira- esan zuen dragoi horiak.

-Ideia bat bururatu zait: goazen Jade enperadorearengana euria eskatzea – erantzun zuen dragoia luzeak.

Lau dragoiak hegan Jade enperadorearengana joan ziren. Jade enperadorea lurreko eta zeruko agintaria zen. Baina enperadoreari ez zitzaion dragoien bisita gehiegi gustatu.

-Nola ausartu zarete hona etortzen. Oso lanpetuta nago! Joan zaitezte zuen itsasora!      

-Baratza guztiak lehorrak daude eta jendea gosez hiltzen daude. Mesedez, bidali iezaiezu ura! _ esan zuen dragoi beltzak.

-Ongi da, bihar goizean ura bidaliko diet. Orain joan zaitezte lasai itsasora.

-Eskerrik asko Jade jauna! – esan zuten lau dragoiek.

Hamar egun pasa ondoren, dragoiak zerutik paseatzen ari zirela lurrera begiratu zuten. Ezin zuten sinistu ikusten ari zirena: ez zen euri tanta bat ere erori eta jendea belarra eta harriak ari ziren jaten!

Dragoiak konturatu ziren Jade enperadoreak ez zuela ezer egin, bakarrik beregan pentsatzen zuela. Arazoa beraiek konpondu beharko zutela pentsatu zuten.

-Itsasoa urez beteta dago, zer iruditzen zaizue ura xurgatzen badugu eta ondoren lurrera botatzen badugu?-proposatu zuen dragoi luzeak.

Dragoi guztiak ados zeuden eta itsasora jaitsi ziren. Tripa guztiak urez beteak zituztenean herri haietara botatzen hasi ziren. Horrela behin eta berriz. Jendea pozez zoraturik zegoen:

-Euria ari du! Euria ari du!

Bat batean errekak eta ibaiak sortu ziren.

Momentu horretan Jade enperadorea haserre bizian jarri zen:

-Nola ausartu zarete nire baimenik gabe euria sortzea? Azken aldia izango da nire aginduak betetzen ez dituzuela!
Jade enperadoreak mendiko jainkoaren laguntzarekin dragoi bakoitzaren gainean mendi bat jarri zien. Dragoaik ezin izan zuten handik aurrera hortik mugitu. Baina egindakoaz oso harro zeuden, pertsona askori lagundu baitzien. Eta besteei laguntzeagatik Txinako lau ibai garrntzitsuenetan bilakatu ziren, horrela Txina guztia ureztatuko zuten.

Ibai horiek dira: Heilongjian (dragoi beltza), HuanHe (dragoi horia), Changjiang (dragoi luzea) eta Xi Jiang (Perlin).

Afrikar ipuina




Zergaitik hienek azal marraduna dute?


Duela urte asko eta asko, hiena bat erbi baten laguna zen. Baina hiena maltzurra zen eta erbiak arrain bat harrapatzen zuen bakoitzean hienak kendu egiten zion eta jan egiten zuen. Hienak

                                                                                            
   beti untxia engainatzen zuen eta arraina jatea lortzen zuen.

Egun batean, erbiak arrain handi bat harrapatu zuen eta esan zuen:

-Gaur nire eguna da! Nik bakar bakarrik jango dut arrain hau!

-Arrain hori handiegia da zuk bakarrik jateko – esan zuen hienak.

-Arrazoi duzu. Baina gauean erre egingo dut eta pixkanaka jango dut. Mmm ze goxoa egongo den!   

Hienak oraindik ere, arrain hori jateko irrikatzen zegoen. “Nik jango dut arrain handi hori!” esaten zuen bere barrurako. Eta hori nola lortu planeatzen hasi zen.

Gaua iritsi zenean, hienak ibaia zeharkatu zuen poliki poliki eta isiltasun osoz, erbia arraina prestatzen ari zen lekuraino iritsi zen. Une horretan , arrainaren usai goxoa inguru guztitik zabaltzen hasi zen. Hienaren buruan arraina eta erbiak arraina ez zegoela konturatzean hartuko zuen ezustekoa besterik ez zeuden.

Bitartean, erbia lotan balego bezala zegoen baina oso adi zegoen hienak zer egiten zuen ikusten. Hienak lehen arrain zatia hartu zuenean, erbia salto batez altxa zen eta sutan zegoen parrilla harturik hienaren atzetik joan zen. Erbiak sekulako golpeak eman zizkion hienari. Eta hau minarengatik eta amorruz bizirik oihuka hasi zen. Hiena parrillako markaz beteta bukatu zuen.

Ordutik aurrera, hienek marrak dauzkate azalean eta erbiak gorrotatzen dituzte.

Afrikar Ipuinak




                                                  Zergaitik hienek azal marraduna dute?

Duela urte asko eta asko, hiena bat erbi baten laguna zen. Baina hiena maltzurra zen eta erbiak arrain bat harrapatzen zuen bakoitzean hienak kendu egiten zion eta jan egiten zbeti untxia engainatzen zuen eta arraina jatea lortzen zuen.

Egun batean, erbiak arrain handi bat harrapatu zuen eta esan zuen:

-Gaur nire eguna da! Nik bakar bakarrik jango dut arrain hau!

-Arrain hori handiegia da zuk bakarrik jateko – esan zuen hienak.

-Arrazoi duzu. Baina gauean erre egingo dut eta pixkanaka jango dut. Mmm ze goxoa egongo den!  

Hienak oraindik ere, arrain hori jateko irrikatzen zegoen. “Nik jango dut arrain handi hori!” esaten zuen bere barrurako. Eta hori nola lortu planeatzen hasi zen.

Gaua iritsi zenean, hienak ibaia zeharkatu zuen poliki poliki eta isiltasun osoz, erbia arraina prestatzen ari zen lekuraino iritsi zen. Une horretan , arrainaren usai goxoa inguru guztitik zabaltzen hasi zen. Hienaren buruan arraina eta erbiak arraina ez zegoela konturatzean hartuko zuen ezustekoa besterik ez zeuden.

Bitartean, erbia lotan balego bezala zegoen baina oso adi zegoen hienak zer egiten zuen ikusten. Hienak lehen arrain zatia hartu zuenean, erbia salto batez altxa zen eta sutan zegoen parrilla harturik hienaren atzetik joan zen. Erbiak sekulako golpeak eman zizkion hienari. Eta hau minarengatik eta amorruz bizirik oihuka hasi zen. Hiena parrillako markaz beteta bukatu zuen.

Ordutik aurrera, hienek marrak dauzkate azalean eta erbiak gorrotatzen dituzte.

martes, 17 de abril de 2012

Online Image editor-eko argazkia

Jolas didaktikoak

JOLASA azkena

Dibertsifikazioa naturan

Diversidad, globalización y la sabiduria de la naturaleza

GOOGLE-eko ekosistema

Google-eko eskosistemak, ekosistema naturalarekin zer ikusi handia dauka.
Ekosistema digitala, hainbat baliabideren bitartez jartzen da funtzionamenduan (google, youtube, hotmail, gmail, ...). Sistema deitzen da beraien artean erlazionatuta daudenako baino honek ez du esan nahi baliabide edo herraminta hauek bakarka ezin direnik erabili. Adibidez, gmaila korreoak bidaltzeko bakarrik erabili daiteke.
Herraminta talde hau oso baliabide aberatsa da hainbat ekintza jorratu ahal dituzulako berarekin.
Aurretik aipatu bezala, herraminta guztiak erkal eragina dute, hau dela eta sortzen da ekosistema, googlerena hain zuzen.

Amatxo, ze koloretakoak dira muxuak? Maitasunak kolore guztiak ditu.

Pozik nago naizen bezalakoa izan da!!!!!!!!