domingo, 29 de abril de 2012

Afrikar Ipuinak




                                                  Zergaitik hienek azal marraduna dute?

Duela urte asko eta asko, hiena bat erbi baten laguna zen. Baina hiena maltzurra zen eta erbiak arrain bat harrapatzen zuen bakoitzean hienak kendu egiten zion eta jan egiten zbeti untxia engainatzen zuen eta arraina jatea lortzen zuen.

Egun batean, erbiak arrain handi bat harrapatu zuen eta esan zuen:

-Gaur nire eguna da! Nik bakar bakarrik jango dut arrain hau!

-Arrain hori handiegia da zuk bakarrik jateko – esan zuen hienak.

-Arrazoi duzu. Baina gauean erre egingo dut eta pixkanaka jango dut. Mmm ze goxoa egongo den!  

Hienak oraindik ere, arrain hori jateko irrikatzen zegoen. “Nik jango dut arrain handi hori!” esaten zuen bere barrurako. Eta hori nola lortu planeatzen hasi zen.

Gaua iritsi zenean, hienak ibaia zeharkatu zuen poliki poliki eta isiltasun osoz, erbia arraina prestatzen ari zen lekuraino iritsi zen. Une horretan , arrainaren usai goxoa inguru guztitik zabaltzen hasi zen. Hienaren buruan arraina eta erbiak arraina ez zegoela konturatzean hartuko zuen ezustekoa besterik ez zeuden.

Bitartean, erbia lotan balego bezala zegoen baina oso adi zegoen hienak zer egiten zuen ikusten. Hienak lehen arrain zatia hartu zuenean, erbia salto batez altxa zen eta sutan zegoen parrilla harturik hienaren atzetik joan zen. Erbiak sekulako golpeak eman zizkion hienari. Eta hau minarengatik eta amorruz bizirik oihuka hasi zen. Hiena parrillako markaz beteta bukatu zuen.

Ordutik aurrera, hienek marrak dauzkate azalean eta erbiak gorrotatzen dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario