domingo, 29 de abril de 2012

Txinako ipuina


Lau dragoi


Orain dela urte asko, lau dragoi bizi ziren: Dragoi luzea, Dragoi horia, Dragoi beltza eta Perlin izeneko dragoia.
Egun batean, itsasotik zeruraino joan ziren hegan eta hodeien artetik jolasten ibili ziren. Baina bat-batean Perlin gelditu egin zen eta lurrerantz begiratzen hasi zen. Beste dragoiak ere, berantz begiratu zuten. Pertsona pila bat ikusi zituzten eta denak argal-argalak zeuden. Lurra lehor lehorra zegoen. Aspaldian ez zuen euririk egin. Jendea goraka begiratzen zuen eta jainkoei euria egiteko eskatzen zuten.

-Begiratu, hor azpira, jendea goseturik dago eta oso ahulak daudela dirudi. Euririk egiten ez badu, hil egingo dira- esan zuen dragoi horiak.

-Ideia bat bururatu zait: goazen Jade enperadorearengana euria eskatzea – erantzun zuen dragoia luzeak.

Lau dragoiak hegan Jade enperadorearengana joan ziren. Jade enperadorea lurreko eta zeruko agintaria zen. Baina enperadoreari ez zitzaion dragoien bisita gehiegi gustatu.

-Nola ausartu zarete hona etortzen. Oso lanpetuta nago! Joan zaitezte zuen itsasora!      

-Baratza guztiak lehorrak daude eta jendea gosez hiltzen daude. Mesedez, bidali iezaiezu ura! _ esan zuen dragoi beltzak.

-Ongi da, bihar goizean ura bidaliko diet. Orain joan zaitezte lasai itsasora.

-Eskerrik asko Jade jauna! – esan zuten lau dragoiek.

Hamar egun pasa ondoren, dragoiak zerutik paseatzen ari zirela lurrera begiratu zuten. Ezin zuten sinistu ikusten ari zirena: ez zen euri tanta bat ere erori eta jendea belarra eta harriak ari ziren jaten!

Dragoiak konturatu ziren Jade enperadoreak ez zuela ezer egin, bakarrik beregan pentsatzen zuela. Arazoa beraiek konpondu beharko zutela pentsatu zuten.

-Itsasoa urez beteta dago, zer iruditzen zaizue ura xurgatzen badugu eta ondoren lurrera botatzen badugu?-proposatu zuen dragoi luzeak.

Dragoi guztiak ados zeuden eta itsasora jaitsi ziren. Tripa guztiak urez beteak zituztenean herri haietara botatzen hasi ziren. Horrela behin eta berriz. Jendea pozez zoraturik zegoen:

-Euria ari du! Euria ari du!

Bat batean errekak eta ibaiak sortu ziren.

Momentu horretan Jade enperadorea haserre bizian jarri zen:

-Nola ausartu zarete nire baimenik gabe euria sortzea? Azken aldia izango da nire aginduak betetzen ez dituzuela!
Jade enperadoreak mendiko jainkoaren laguntzarekin dragoi bakoitzaren gainean mendi bat jarri zien. Dragoaik ezin izan zuten handik aurrera hortik mugitu. Baina egindakoaz oso harro zeuden, pertsona askori lagundu baitzien. Eta besteei laguntzeagatik Txinako lau ibai garrntzitsuenetan bilakatu ziren, horrela Txina guztia ureztatuko zuten.

Ibai horiek dira: Heilongjian (dragoi beltza), HuanHe (dragoi horia), Changjiang (dragoi luzea) eta Xi Jiang (Perlin).

No hay comentarios:

Publicar un comentario