viernes, 4 de mayo de 2012

Honduraseko ipuina


Jaguar jauna, Idi jauna eta Untxi jauna.


Bazen behin oihanean bizi zen jaguar bat. Egun batean, oihanetik janari bila zebilela haize izugarria altxatu zen.

Haizearengatik zuhaitz guztiak mugitzen ari ziren. Bat-batean, zuhaitz bat jaguarraren gainera erori zen. Jaguarra zuhaitzaren azpian harrapatuta gelditu zen. Jaguarra zuhaitz azpitik ateratzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Halako batean, idi bat pasa zen handik:
-Idi jauna, idi jauna!
Idia gelditu egin zen eta jaguarrari begira geratu zen.

-Zer gertatzen zaizu? Arazoren bat al duzu?
-Bai… haizearengatik zuhaitz honen azpian harrapatua gelditu naiz eta ezin dut atera. Lagunduko al didazu?
-Baina… ez naiz zutaz fidatzen. Beste batzuetan ni jaten saiatu zara. Beldurra daukat… aske uzten bazaitut jan egingo nauzu.
-Ona izango naiz. Askatzen banauzu lagunak izango gara eta babestu egingo zaitut. Ez dizut inoiz minik egingo, zin dagizut.

Idi jauna oso txintxoa eta bihotz onekoa zen eta jaguarrak esandako guztia sinistu zuen. Jaguar jaunaren gainean zegoen zuhaitza kendu zuen eta aske gelditu zen. Orduan, zuhaitzaren azpian zein gaizki pasa zuen eta idiari emandako hitza ahaztu egin zitzaizkion jaguarrari.
Bitan pentsatu gabe, jaguarra idiaren gainera bota zen hau jateko asmoz.
-Hau ez dago ondo, tratu bat egin genuen- esan zuen idiak.
-Tratua ni zuhaitz azpian nengoenean egin genuen , baina orain aske nago eta gose handia daukat.
Biak eztabaidan zeuden untxi jauna iritsi zenean.
-Zer gertatzen da hemen?
Idi jauna eta jaguar jauna biak batera gertatutakoa kontatzen hasi ziren.

Idi jaunak kontatu zion lehenengo gertatutakoa. Ondoren Jaguar jaunak kontatu zion. Untxi jauna oso azkarra zen eta berehala jabetu zen gertatutakoaz. Erabat harrituta esan zuen:

Idi jaunak Jaguar jaunaren gainean zuhaitza jarri zuen eta jaguarra zuhaitz azpian harrapatuta gelditu
zen.

Eta horrela izan zen Untxi jaunak, Idi jaunaren bizitza salbatu zuen modua.
-Nahi baduzue, zuen arazoa konpontzen saiatuko naiz, baina banaka eta modu onean kontatu behar didazue gertatutakoa.

-Ez dut ulertzen, oso zaila egiten zait gertatutakoa irudikatzea. Gertatutakoa antzezten badidazue, hobeto ulertu ahal izango dut, eta erabaki hobeago bat hartu ahal izango dut.
-Ondo da- esan zuten Idi jaunak eta Jaguar jaunak.

-Korri idi jauna, aske zaude! Hau da nik hartu dudan erabakia: jaguar jauna zuhaitz azpian gelditzea esker txarrekoa izateagatik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario